Argazki rallyko sariak banatuko dituzte ostiral arratsaldean

Maiatzaren 5ean egin zuten lehiaketa, eta sari banaketa Torre Luzean izango da, erakusgelan.

Fernando Maiztegiren Oroimenezko 38. Argazki Rallya egin zen maiatzaren 5ean, eta ostiral honetan jakinaraziko dute zein izan diren aurtengo onenak.

Hitzordua 19:00etan da, Torre Luzeako erakusgelan. Iaz 36 argazkilarik hartu zuten parte, eta Omar Igual donostiarrarentzat izan zen lehenengo saria. Bigarren eta hirugarren sariak eskualdean gelditu ziren: bigarren izan zen Juan Ramon Llavori zumaiarra, eta hirugarren, Igor Froilan azpeitiarra.