Lore eta Landareen Azoka izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 29a, 09:30

Zarautzen udako denboraldia hastear dela eta, Lore eta Landareen XII. azoka izango da larunbatean Zigordia kalean.

Datorren larunbatean, Lore eta Landareen 12. Azoka ospatuko dute Zigordia kalean. 10:00etatik 14:30era bigartean, bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira lore eta landare aukera zabala eskaitzen: barrukoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... Horiekin batera, bertan izango dira salgai landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta bestelako pitxiak.

Zarauzko Udalak herritarrak animatu ditu, "udako sasoia apaintzeko eta gozatzeko", Lore eta Landare Azokara inguratzera.