'Vasco-Navarro' trenbidea izango dute aztergai Photomuseumen

(Historias del tren)

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan antolatu dute saioa. Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa lotu zituen 'Vasco-Navarro' izeneko trenbideak, eta 1967an egin zituen azken joan-etorriak.

Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Vasco-Navarro izenez ezaguna den trenbidea aztertuko dute Photomuseumen. Ostiral honetan, maiatzak 31, izango da saioa, 18:00etan hasita.

Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa lotu zituen Vasco-Navarro trenbideak, 143 kilometroko burdinbidearekin. Beste izen batzuk ere jaso zituen; hala nola, Transarlabariano, Trenico edota Cangrejero. 1887an hasi ziren trenbidea eraikitzeko lanak, eta 40 urte iraun zuten, "arazo ekonomikoak eta teknikoak" medio. Trenak 1967an egin zituen azken joan-etorriak, eta Photomuseumeko saioaren antolatzaileen arabera, "zeharo aldatu zuen herritarren bizimodua".