'La piel del mundo' poema liburua aurkeztuko dute Garoan bihar

Iker Amutxastegi egileak eta Maria Jose Aranzastik egingo dute aurkezpena. Amutxastegik "inguruari emandako begiratu pertsonala" jaso du 'La piel del mundo' lanean.

Bihar, osteguna, La piel del mundo poema liburua aurkeztuko dute Garoa liburu-dendan, 20:00etan hasita. Iker Amutxastegi egileak eta Maria Jose Aranzastik egingo dute aurkezpena.

Idazlea eta olerkaria da Iker Amutxastegi donostiarra, eta bi sari jaso ditu olerkigintzan sortutako lanengatik. 2001ean Pasaia Hiria saria eman zioten, La roca infinita lanarengatik; 2010ean, aldiz, Iparragirre saria jaso zuen, El Rey de Corazones liburuari esker.

Amutxastegiren hirugarren lana da La piel del mundo (2019, Mandala), eta "inguruari emandako begiratu pertsonala" jaso du bertan. "Natura beti dago presente, bidea eta bidaria, maitasuna, isiltasuna, heriotza eta infinitua", adierazi du.