HARA! Zarautz da EAEko bosgarren herri aberatsena

Zarauzko per capita errenta 15.456 eurokoa da (Onintza Lete Arrieta)

Espainiar estatuko 20.000 biztanletik gorako 405 herri aztertu dituzte ikerketa batean, eta datu hori eman dute jakitera.

Espainiar estatuko 50 herri aberatsenen artean EAEko hamabi udalerri daude.  20.000 biztanletik gorako 405 herri aztertu dituzte ikerketa batean, eta emandako datuen arabera, Getxo da aberatsena Euskal Autonomia Erkidegoan, per capita errenta handienarekin (18.599 euro). Zarautz bosgarrena da 15.456 eurorekin, eta bere aurretik daude Donostia (17.203), Gasteiz (16.848) eta Arrasate (16.385).