Piriniotara irteera antolatu dute Pagoeta Mendizale Elkartekoek

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 31a, 10:30

Urte hasieran argitaratu zuten mendi ibilaldien egutegian ekainaren 22-23ko asteburuko irteera Kantabriara izango dela agertzen bada ere, Pirinioetara joango direla azaldu dute Pagoeta Mendizale Elkartekoek.

Ekainaren 22-23 asteburuan Piriniotara joango dira Pagoeta Mendizale Elkartekoak. Larunbatean, Belaguako aterpetik abiatuta Hiru Erregeen Mahaiko tontorrera igoko dira, eta ondoren, Linzako aterpean hartuko dute ostatu. Hurrengo egunean, Linzako aterpetik Anzotielloko lepora igo eta, handik, Ozako oihanera joango dira.

Irteeran izena emateko Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzara jo beharko da ekainaren 6an edo 13an, 20:00etatik 21:00etara. Irteeraren inguruko informazio gehiago nahi duenak eskuragarri dauka elkartearen webgunean.