HARA! ETB1eko 'Ahotsak' saio berriko lehen grabaketa, malekoian

Saio bakoitzean hiru abesbatza elkartuko dira ('Ahotsak' saioa)

Julian Iantzi aurkezleak gidatuko du saioa, eta Euskal Herriko abesbatzak izango dira protagonista. Larunbat honetan, goiz-eguerdi partean egingo dituzte grabaketak.

ETB1eko Ahotsak saio berria grabatzen hasiko dira bihar, larunbata. Lehen emanaldirako, Zarautz aukeratu dute, eta hala, malekoian izango dira goiz-eguerdi partean grabaketak egiten.

Euskal Herriko 24 abesbatzek hartuko dute parte, eta emanaldi bakoitzean hiru abesbatza elkartuko dira. Julian Iantzi aurkezleak gidatuko du saioa, eta alboan izango du Hibai Etxeberria musikaria, "musikan daukan esperientzia eta jakituriagatik lagungarri".