Maite Lizaso: "Inbidia pixka bat ematen dit oraingo honek guztiak"

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 2a, 10:30
Maite Lizaso, 2017ko irudi batean (Aritz Mutiozabal)

Emakumezkoen futbolari buruzko erreportaje zabala argitaratu du Berria egunkariak, eta hiru futbolariren testigantzak ere jaso ditu. Maite Lizaso zarauztarra da iritzia eman duenetako bat.

Zarautz, Reala eta Athletic. Horixe da Maite Lizasoren (Zarautz, Gipuzkoa, 1983) ibilbidea futbolean. Entrenatzaile lanetan dabil orain herriko taldean, haurrekin. Halakoxea zela ekin zion berak ere futbolari, herriko hondartzako txapelketa ospetsuaren harira: «Gelako lagunekin taldea osatu, eta han hasi ginen». Ondorengo urrats logikoa herriko taldean sartzea zen, eta halaxe egin zuen: «12-13 urterekin ekin nion Zarautzen, eta gogoan dut talde bakarra zegoela klubean, baina herrian bazela beste talde bat: Antoniano». Beste ikastetxe baten izenean egin zituen klubaren barruko lehen bi urteak: «Lizardi Institutuaren izenean jokatzen genuen, baita han entrenatu ere. Edo, bestela, La Salle ikastetxean, edo Astiko harrizko zelaian», gogoratu du zarauztarrak.

Jarraitu irakurtzen artikulua.