HARA! Zarautzen jokatu dute Quidditch ligako finala

Harry Potter filmean egiten duten kirola du oinarrian, eta Iparraldeko Ligan aritzen dira Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Madrilgo talde bana.

Jokalarietako batek azaldu duenez, taldeak zazpikoak izaten dira, mistoak. Hainbat posizio egoten dira joko zelaian, eta berezitasun askoko jokoa da: esaterako, uztaiak eta makilak erabiltzen dituzte, eta taldekideak eliminatu ditzake jokalarietako batek, pilotarekin joz gero. Horrez gain, Snitch-a dago: galtzerdian sartutako tenis pilota bat da, eta inpartziala den jokalari baten gerrian jartzen da, atzealdean. Bilatzaileek harrapatu behar dituzte.

2015ean hasi zen indarra hartzen kirol hau, eta atzo Iparraldeko Ligako seigarren eta azken jardunaldia jokatu zuten Astin. Finalean madrildarrak eta gasteiztarrak aritu ziren, eta gainerako taldeak Donostia eta Bilbo aldekoak dira.

Hilean edo bi hilean behin jokatzen dituzte partidak, eta madrildarrak etortzen dira jokatzera Euskal Herrira. Beraiek izan dira, hain zuzen, txapeldunak.

Euskal Herriko Quidditch elkarteaz informazio gehiago, hemen.