'Herri zatitua eta euskara' hitzaldia izango da Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 3a, 11:15
Eneko Bidegain. (Mondragon Unibertsitatea)

Eneko Bidegainek emango du hitzaldia, Modelo aretoan.

Ekainaren 14an Herri zatitua eta euskara hitzaldia izango da Modelo aretoan. Euskal Herrian Euskarazek antolatu du saioa, eta 18:00etan hasiko da.

Eneko Bidegain (Baiona, 1975) kazetari eta idazleak emango du hitzaldia. Besteak beste, Ekaitza aldizkarian, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu da kazetari, eta egun, Mondragon Unibertsitateko irakaslea da.