Atzeratu egingo da IAT zentroaren irekiera

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 3a, 13:13

Ibilgailuen azterketa egiteko Zarauzko zentroa ekainaren 3an zabalduko zutela aurreikusi bazuten ere, Eusko Jaurlaritzaren baimen bat falta delako itxita dago zentroa, oraingoz.

Maiatzaren hasieran jakinarazi zuten IAT zentro berria zabalduko zutela Zarautzen, Araba kaleko 43. zenbakian, orain arte Katealegaia lantegia egon den lekuan. Ateak gaur zabalduko zituela iragarri bazuten ere, atzeratu egingo da apur bat prozesua, Eusko Jaurlaritzaren baimen baten zain daudelako. Hori dela eta, telefonoak itzalita dituzte momentuz, eta oraindik ezin da hitzordua hartu ibilgailuen azterketa egiteko. Gainontzean, gertu daukate guztia Itasua enpresako kideek zentro berria zabaltzeko. Ateen irekieraren inguruko informazioa enpresaren webgunean kontsulta daiteke.

Irekitzen dutenean, 08:00etatik 19:30era egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera bitartean.