Ekainaren 15ean, larunbata, Hondartza Hartu! ekimena egingo dute Zarautzen, aurrenekoz. 15 eragilek bat egin dute egun horretarako goiz osoko egitaraua prestatzeko, elkarlanean, Kilometroen antolatzaileek sustatuta. Desertu Txikian eta inguruan izango dira jarduera guztiak, eta eragileen eskutik, hainbat gune jarriko dituzte aldi berean. Hala, "adin guztietako jendeari" zuzendutako jarduerak egiteko aukera izango da, hondartzan zein itsasoan.
Ondorengo eragileek hartu dute parte Hondartza Hartu! ekimenean: Salbatore Mitxelena Ikastola, Ikastolen Elkartea, Tropela, Artezaleak, Zelai Ondoko Jai Batzordea, SKAPA, Vista Alegreko Jai Batzordea, Hiruerreketa Auzo Elkartea, Pagoeta Mendizale Elkartea, Arkamurka, Bilgune Feminista, Arraio Irratia, Shelter, Moor Surf Eskola eta Zarauzko Surf Elkartea.
Egitaraua
09:00-10:00. Tai-Chi saioa, Garikoitz Larrañagaren eskutik.
09:00- 13:00. Surf ikastaroak, 5 euro ordainduta. Derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, galdetegi honen bidez. Lau txanda izango dira, eta bakoitzean ,18 pertsonak parte hartuko dute.
- 09:00. 1.txanda, Shelter
- 10:00. 2. txanda, Shelter
- 11:00. 3. txanda, Zarauzko Surf Elkartea
- 12:00. 4. txanda, Zarauzko Surf Elkartea
09:30-13:30. Tropela Hondartzan, Tropela Elkartearen eskutik. Ziklistatxoak eta kanikak eramateko dei egin dute.
10:00-13:30. Marrazketa gunea, Artezaleaken eskutik. "Hondartza" izango da gaia, eta margoak eramateko dei egin dute.
10:00-13:30. HondarArtea, Juanjo Gurrea, Goretti Aranburu eta Pako Serrasen eskutik.
10:00-13:30. Kometak edo petanka, Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik. Kometak edota petanka bolak eramateko dei egin dute.
10:30 - 13:30. Hondarrezko irudien tailerra, Artezaleakeko Andoni Bastarrikaren eskutik. Kuboa eta pala eramateko dei egin dute.
Bestalde, goiz osoan zehar izango dira:
- Erronka: "Zenbat mikroplastiko aurkituko dugu gure hondartzan?"
- Hondartzan gertatzen denaren zuzeneko kontaketa, elkarrizketak eta jarraipena, Arraio Irratiaren eskutik.
- Kilometroen txosna egongo da. Edariaz gain, Getariako antxoak parrilan dastatzeko aukera izango da.