Zarautzen geldialdia egingo du 'Orain Presoak' bizikleta itzuliak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 4a, 15:35

Sare plataformak antolatu du itzulia, eta Luhusotik Gernikarainoko ibilbidea egingo dute, hiru egunean.

Uztailaren 19tik 21era bitartean Orain Presoak bizikleta itzulia antolatu du Sarek, Luhusotik Gernikara. Lehen eguneko etapa Zarautzen amaituko dute, eta uztailaren 19an bertan pasako dute gaua, hurrengo egunean Lekeitiorantz abiatzeko.

"Konponbidean pausoak emateko unea" dela azaldu dute Sarekoek, eta horretarako prestatu dutela "aldarrikapenez betetako itzulia". Herritar guztiak bertan izena ematera animatu nahi izan dituzte. Egunka, zatika edo itzuli osorako eman daiteke izena, webgune honetan. Izena emandako zatietan jateko eta lo egiteko lekua bermatuta izango dute parte hartzaileek. Etapa bakoitzeko prezioa 20 eurokoa izango da, eta itzuli osoa eginez gero, 50 euro ordaindu beharko dira.

Itzuliaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago Sare plataformaren webgunean.