Datozen asteetan hasiko dira traineru ligak

Dorleta Agiriano Lai 2019ko eka. 4a, 18:08
Iaz etxean jokatutako estropadako irudi bat

KAE-1 eta ETE ligetako arraunlariak izango dira lehenak denboraldia hasten, ekainaren 15ean. 16an KAE-2 Ligakoen txanda izango da, eta hor ariko da Zarautz Arraun Elkartea; 22an Eusko Label Liga hasiko da, eta 29an, Euskotren Liga.

Ekaina iritsi da, eta datozen asteetan hasiko dira traineru ligak. KAE-1 eta ETE ligetako arraunlariak izango dira lehenak denboraldiari hasiera ematen; ekainaren 15ean, larunbata, denboraldiko lehen estropadak jokatuko dituzte. Play off-ak abuztuaren 25ean eta 31n izango dira.

KAE-1 Ligakoek Pasai Donibanen hasiko dute lehia. Hala, ekainaren 15etik aurrera, Zarautz Arraun Elkartea ibiliko da nor baino nor beste 11 talderen aurka: Arkote, Camargo, Deusto, Donostiarra, Getaria, Hibaika, Lapurdi, SDR Pedreña, San Juan, IRC Santoña eta Zumaia. Abuztuaren 31n izango dira azken estropadak.

Bestalde, ETE Ligako lehen estropadak ere hilaren 15ean izango dira. Aurten sortu dute emakumezkoen txapelketa hori, eta 11 taldek parte hartuko dute: Colindres, Deusto, Hernani, Hibaika, Isuntza, Kaiku, Lapurdi, Ondarroa, San Juan, Tolosaldea eta Zumaia. Abuztuaren 24ra arte izango dituzte estropadak, eta 25ean eta 31n play off-ak jokatuko dituzte.

Ekainaren 16an, igandea, KAE-2 Ligakoen txanda izango da. Lutxanan hasiko dute denboraldia, eta 11 taldek neurtuko dituzte indarrak: Bermeo, Elantxobe, Castro-Canteras de Santullan, AN Castro, Portu-Deusto, Getxo, Hondarribia, Mutriku, Orio Babyauto B, Portugalete eta San Juan B.

Hurrengo asteburuan, ekainak 22, Eusko Label Ligako lehen estropadak jokatuko dituzte, Bilbon. Ondorengo taldeak izango dira lehian: Orio Babyauto, Urdaibai Avia, Go Fit Hondarribia, Zierbena Bahias Bizkaia, Santurtzi Iberdrola, Cabo, Donostiarra, Ondarroa Cikautxo, San Pedro, Kaiku, Lekittarra Elecnor eta Astillero. Irailaren 15ean amaituko dute denboraldia, Portugaleten.

Azkenik, ekainaren 29an hasiko da Euskotren Liga, Santanderren. Aurten ere lau talde ariko dira: Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia. Euskotreneko azken estropadak ere Portugaleten izango dira, irailaren 15ean.

Beteranoak, dena irabazten

Besteak ez bezala, maiatzetik martxan dira beteranoak. Badok 13ko arraunlariek hiru estropada jokatu dituzte, eta hirurak irabazi dituzte: Kantabrian aurrena, etxean ondoren, eta Angelun azkena. Ekainaren 15ean dute hurrengo hitzordua, Plentzian.

Iaz ere denboraldi bikaina egin zuten beteranoek, bandera bat bestearen atzetik irabazita.

Egutegia

Eusko Label Liga (gizonezkoak)

  • Ekainak 22. Bilbo
  • Ekainak 23. Zierbena
  • Ekainak 29. Santander
  • Ekainak 30. Lekeitio
  • Uztailak 6. A Coruña
  • Uztailak 7. A Coruña
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 14. Castro Urdiales
  • Uztailak 20. Orio
  • Uztailak 21. Sestao
  • Uztailak 27. Santurtzi
  • Uztailak 28. Getxo
  • Abuztuak 10. Ondarroa
  • Abuztuak 11. Hondarribia
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Zarautz
  • Abuztuak 24. Bueu
  • Abuztuak 25. Boiro
  • Irailak 14. Bermeo
  • Irailak 15. Portugalete

Euskotren Liga (emakumezkoak)

  • Ekainak 29. Santander
  • Ekainak 30. Lekeitio
  • Uztailak 6. A Coruña
  • Uztailak 7. A Coruña
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 14. Castro Urdiales
  • Uztailak 20. Orio
  • Uztailak 21. Sestao
  • Uztailak 27. Santurtzi
  • Uztailak 28. Getxo
  • Abuztuak 10. Ondarroa
  • Abuztuak 11. Hondarribia
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Zarautz
  • Irailak 14. Bermeo
  • Irailak 15. Portugalete

KAE-1 Liga (gizonezkoak)

  • Ekainak 15. Pasai Donibane
  • Ekainak 16. Pasai Donibane
  • Ekainak 22. Donibane Lohitzune
  • Ekainak 29. Baiona
  • Uztailak 6. Plentzia
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 20. Pedreña
  • Uztailak 21. Pasaia
  • Uztailak 25. Lekeitio
  • Abuztuak 3. Camargo
  • Abuztuak 4. Getaria
  • Abuztuak 11. Zumaia
  • Abuztuak 15. Castro Urdiales
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Pedreña
  • Abuztuak 24. Bilbo

ETE Liga (emakumezkoak)

  • Ekainak 15. Pasai Donibane
  • Ekainak 16. Pasai Donibane
  • Ekainak 22. Donibane Lohitzune
  • Ekainak 29. Baiona
  • Uztailak 6. Plentzia
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 20. Orio
  • Uztailak 21. Pasaia
  • Uztailak 27. Santoña
  • Abuztuak 3. Camargo
  • Abuztuak 4. Getaria
  • Abuztuak 11. Zumaia
  • Abuztuak 15. Castro Urdiales
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Pedreña
  • Abuztuak 24. Bilbo

KAE-2 Liga (gizonezkoak)

  • Ekainak 16. Lutxana
  • Ekainak 23. Elantxobe
  • Ekainak 29. Castro Urdiales
  • Uztailak 6. Mutriku
  • Uztailak 13. Portugalete
  • Uztailak 14. Portugalete
  • Uztailak 21. Orio
  • Uztailak 28. Getxo
  • Abuztuak 4. San Juan
  • Abuztuak 10. Hondarribia
  • Abuztuak 15. Castro Urdiales
  • Abuztuak 17. Bermeo
  • Abuztuak 24. Colindres

ABE Liga (mistoa)

  • Maiatzak 4. Pontejos
  • Maiatzak 12. Zarautz
  • Maiatzak 25. Angelu
  • Ekainak 15. Plentzia
  • Ekainak 22. Sestao
  • Ekainak 29. Zumaia
  • Uztailak 6. Armintza
  • Uztailak 10. Donostia (Gipuzkoako Txapelketa)
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 20. San Vicente
  • Uztailak 28. Getxo
  • Uztailak 31. Hondarribia (Euskal Herriko Txapelketa)