Daniel Txopitearen obra aztertuko dute ostiralean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 5a, 16:43

Aste honetako Gela programaren saioan Daniel Txopitea margolaria eta haren obra izango dituzte hizpide, Ainize Txopiteak hari buruz egindako lanaren bidez.

Duela 22 urte zendu zen Daniel Txopitea margolaria eta haren lana aztertuko dituzte ostiral honetako Gela programaren saioan. Horretarako, haren alaba Ainize Txopiteak ekoiztutako Vida&Obra dokumentala eskainiko dute.

Proiekzioaren ostean, mahai-ingurua izango da, Daniel Txopitea artistaren bizitzan eta ibilbide piktorikoan sakontzeko asmoz.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa Photomuseumen, eta sarrera doakoa izango da.