Ekainaren 22an, larunbata, arropa trukaketa azoka egingo dute Zarauzko Musika Plazan. 10:00etatik 14:00etara izango da, eta antolatzaileek herritarrei dei egin diete janzten ez duten arropa armairutik atera eta plazara eramateko. Aldi berean, bertatik "gustuko" duten arropa hartzeko aukera izango dutela azaldu dute.
"Kontsumo eredu jasangarri baten alde" antolatu dute azoka: "Berrerabili eta, bide batez, hustu armairuak".