Oraindik eman daiteke izena kiroldegiko udako ikastaro batzuetan

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 7a, 09:30

Ekainaren 4an ireki zen epea udako haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko, eta talde batzuk bete diren arren, oraindik aukera dago hainbat ikastarotan izena emateko.

Kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu zuten duela aste batzuk. Haurren igeriketako izen-ematea beranduago zabaldu zen, eta dagoeneko ikasaro batzuk beteta badaude ere, oraindik badira plaza libreak. Dordoka mailan uztaileko bigarren hamabostaldian eta abuztuko lehen hamabostaldian plaza libreak daude, baita Karramarro mailako lehen hamabostaldiko 11:30eko taldean, eta bigarren hamabostaldiko 10:45eko eta 11:30eko taldean ere.

Olagarro mailan ere badira plaza libreak oraindik, uztaileko bigarren hamabostaldian eta abuztuko lehenengoan. Igela eta Marrazo mailetan ere har daiteke parte.

Galdetegiak herritarrentzat

Kiroldegiak kirol instalakuntzen erabiltzaileei zuzendutako galdetegiak prestat ditu, erabiltzaileen iritzia jakiteko. Hauek kiroldegiko harreran daude eskuragarri. Inkesta online egiteko aukera ere zabaldu dute.