Auto istripua izan da Iritako biribilgunean

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 7a, 11:00

Gaur 08:00etan gertatu da ezbeharra, eta pertsona bat arin zauritu da.

Gaur, ostirala, auto istripua izan da Iritako biribilgunean; hain zuzen, N-634 errepideko 17,3 kilometroan. 08:00ak aldera talka egin dute kamioi batek eta auto batek, eta pertsona bat arin zauritu da. Hala, Zarauzko anbulategira eraman dute.

Une honetan irekita dago errepidea, eta normaltasunez igaro daiteke bertatik.