'Mendi mendiyan' opera ikustera joateko autobusa antolatu dute Zarauztik

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 7a, 14:30

Hilaren 29an izango da Mendi mendiyan emanaldia, Donostiako Kursaal Auditorioan. Doako autobus zerbitzua izango da Zarauztik, Batzoki aurreko geltokitik abiatuta. Autobusean joan nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute.

Ekainaren 29an, larunbata, Mendi mendiyan opera emanaldia izango da Donostiako Kursaal Auditorioan. Hala, Jose Maria Usandizaga konposatzailearen lanak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bilboko Arriaga antzokiaren ekoizpen berria da Mendi mendiyan, eta parte hartzaileen artean daude Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Sociedad Coral de Bilbao, Ausrine Stundyte edota Olatz Saitua.

20:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, www.kursaal.eus webgunean.

Autobusa Zarauztik

Zarauzko Kultura sailaren eskutik, Mendi mendiyan ikustera joateko doako autobusa antolatu dute Zarauztik. 19:00etan aterako da, Batzoki aurreko geltokitik.

Autobusean joan ahal izateko, baina, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, ekainaren 24a baino lehen. Izen-ematea egiteko, 943 005 120 telefono zenbakira deitu dezakete interesa dutenek, edo kultura@zarautz.eus helbidera email mezu bat bidali dezakete.