Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 8a, 11:09

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du azoka, eta Lege Zaharren Enparantzan kokatuko dute.

Bihar, igandea, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da Zarautzen. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du azoka solidarioa, eta Lege Zaharren Enparantzan kokatuko dute, goizean zein arratsaldean. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Merkatu Plazara lekualdatuko dute. Azoka 10:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik.

Antolatzaileek dei egin diete herritarrei behar ez dituzten liburuak edota diskoak eramateko.