Aner Peritz bigarren sailkatu da Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko bertsolari txapelketaren finalean

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 9a, 10:00

Atzo jokatu zuten Saran Euskal Herriko XXXI. Eskolarteko bat-bateko bertsolari txapelketaren finala.

Euskal Herriko XXXI. Eskolarteko bat-bateko bertsolari txapelketaren finala izan zen atzo Saran. Lurralde guztietako 13 bertsolari oholtzaratu ziren, tartean Aner Peritz Euzkitze zarauztarra. Bi fase izan zituen saioak, eta lehen kanporaketa gaindituta, sei bertsolari sailkatu ziren bigarren faserako: Aitor Tatiegi, Aner Peritz Euzkitze, Aroa Arrizubieta, Bittor Altube, Irati Alcantarrila eta Xabat Illarregi.

Azkenean, Irati Alcantarillak eskuratu zituen puntu gehien txapelketan, eta Aner Peritz zarauztarra izan zen bigarrena.