Zarauzko Triatloia 2019

Nan Oliveras eta Judith Corachan garaile 33. Zarauzko Triatloian

Gaur jokatu dute 33. Zarauzko Triatloia, 15:00etan Getariako Malkorbe hondartzatik hasita. Nan Oliveras izan da proba osatzen azkarrena (3:53:32), eta emakumezkoen kategorian, Judith Corachan gailendu da (4:22:10).

Gaur, larunbata, Zarauzko Triatloia izan da, 33. urtez jarraian. 15:00etan hasi da proba, Getariako Malkorbe hondartzan. Emakumezkoak irten dira lehenengo, eta 15:10etan, gizonezkoen txanda izan da. 2,9 egin dituzte igeri Zarauzko hondartzaraino. Jarraian, 81 kilometroko ibilbidea osatu dute bizikletaz, eta gero, 20 kilometrokoa lasterka. Lege Zaharren Enparantzan kokatu dute helmuga.

Nan Oliveras izan da lehena helmugara iristen (3:53:32). Emakumezkoen kategorian, aldiz, Judith Corachan nagusitu da (4:22:10).

Eneko Llanosek bigarren egin du gizonezkoen kategorian (3:54:14), eta Ander Okamikak hirugarren (3:56:15). Emma Bilhamek bigarren postua eskuratu du emakumeetan (4:24:10), eta Anna Noguerak, aldiz, hirugarrena (4:25:42). Dena den, antolatzaileen arabera, sailkapen hori ez da behin betikoa.