Zarauzko Triatloia 2019

33. Zarauzko Triatloia irudietan: Korrika proba

33. Zarauzko Triatloia jokatu dute gaur arratsaldean. 15:00etan Getariako Malkorbe hondartzan hasi da proba, eta Zarauzko hondartzaraino egin dute igeri triatletek. Jarraian bizikleta proba osatu dute, eta gero, korrika probaren txanda izan da.

Parte hartzaileek 20 kilometro egin dituzte lasterka, Zarauzko kaleetan barrena. Lege Zaharren Enparantzan amaitu dute ibilbidea. Nan Olivares izan da azkarrena helmugara iristen (3:53:32), eta emakumezkoen kategorian, Judith Corachan izan da garaile (4:22:10).