Irudietan: Zarauzko Triatloi Txikia

Zarauzko hitza 2019ko eka. 9a, 12:57

Zarauzko Triatloi Elkarteak eta Aspanogi elkarteak antolatuta, Zarauzko Triatloi Txikia egin dute gaur goizean. 

Zarauzko Triatloiaren biharamunean, dozenaka haurrek eta gaztetxok parte hartu dute gaur goizean Zarauzko Triatloi Txikian. LH 1. eta 2. mailakoek duatloia egin dute, eta LH 3. mailatik DBHra arteko gaztetxoek triatloia; probetako distantziak adin tarte bakoitzera egokitu dituzte antolatzaileek.

Horrez gain, nabarmentzekoa da, gaurko saioan parte hartzaile guztiak izan direla txapeldunak, parte-hartzea eta triatloiaz gozatzea izan baita gaur garrantzitsuena.