Larunbatean hasiko dira Zelai Ondoko festak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 10a, 13:30

Plazaratu du Zelai Ondoko jai batzordeak aurtengo auzoko festetako egitaraua. Festa egun nagusiak ekainaren 21a, 22a eta 23a izango badira ere, larunbat honetan hasiko dira ospakizunak, mus txapelketarekin.

Beste urte batez, San Juan bezperaren inguruan ospatuko dituzte Zelai Ondoko festak. Larunbat honetan emango diete hasiera ospakizunei mus txapelketarekin, eta aste bat beranduago, ekainaren 21etik 23ra bitartean, egitarau oparoaz gozatzekoa aukera izango da.

Hemen prestatu dutena ikusgai, osorik:

Ekainak 15, larunbata.

  • 15:30-16:15era, Mus Txapelketako izen-ematea. Ondoren, txapelketa hasiko da. Iluntze tabernan izango da, eta bikoteko 20 euroko kostua izango du.

Ekainak 21, ostirala.

  • 19:00. Txupinazoa, Zulaika Botikaren biribilgunean.
  • 19:00. Txan Magoa, Zelai Ondoko pistan.
  • 19:30-22:30. Parrilada bolatokian, Unplug eta Roll abeslariekin girotuta.
  • 23:00. Musika emanaldia Gozo-Gozo taldearen eskutik, Zelai Ondoko pistan.

Ekainak 22, larunbata.

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulari taldea Zelai Ondoko kaleetan zehar.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian), VI. Patata tortilla lehiaketa eta marrazki txokoa bolatokiaren ondoan (patata tortillak 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira).
  • 13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo potea.
  • 15:30-17:30. Haurrentzako puzgarriak Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian)
  • 17:30. Zelai Ondoko 4. Auzo Krosa, Zulaika Botikaren biribilgunean. Izen-ematea 17:00etan izango da. Jakinarazi dutenez, parte-hartzaileen artean Xibartako izozkiak banatuko dituzte.  Ondoren, sari banaketa eta txokolatada egingo dituzte.
  • 19:00. Ginkana Haize-Orratz gaztelekuko hezitzaileekin, Zelai Ondoko pistan.
  • 17:00-20:00. Bolatokia irekita egongo da nahi duenarentzat.
  • 19:30-22:30. Parrilada bolatokian
  • 22:30. Erromeria Fan&Go taldearen eskutik, Zelai Ondoko pistan.

Ekainak 23, igandea.

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulari taldea Zelai Ondoko kaleetan zehar.
  • 10:00. Zelai Ondoko VI. Bola eta Toka Txapelketa, Andres Illarramendiren omenez.
  • 11:00. Haur txokoa, bolatokiaren ondoan.
  • 14:00. Zelai Ondoko VI. Auzo Bazkaria. Zelai Ondoko pistan, Eutxourrei taldearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian izango da. Txartelak salgai daude Iluntze, Trigal, Aritzbatalde eta Zelaitxo tabernetan. Bazkalostean, mahai jolasak izango dira helduentzat, eta haurrentzat, partxis erraldoia.
  • 19:30. Parrilada eta sardina jana, bolatokian.
  • 21:30. Matraka elektrotxarangaren kalejira, San Juan sura.
  • 22:00. San Juan sua Antonio Aranzabal zenaren zelaian, Mitxelena kalean. Montetxio abesbatza, Jalgi dantza kalea, Goizeko Ihintza txistulari taldea eta Zarauzko Txalaparta Eskolako eta ikasleak izango dira bertan.
  • 23:00. Bolatokira itzulera Matraka elektrotxarangarekin.