Bi udalbatzar izango dira asteazkenean

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 10a, 14:09

Larunbatean hartuko dituzte karguak agintaldi berrian udala osatuko duten ordezkariek, baina horren aurretik, aurreko agintaldiko azken aparteko udalbatzarrak egingo dituzte asteazkenean.

Asteazkenean, bi udalbatzar izango dira udaletxeko bilkura gelan. Agintaldia amaitu baino lehen erabaki beharreko zenbait kontuz izango da lehenengoa, eta bigarrena, aurreko bilkuretako aktak onartzeko.

Hemen daude ikusgai bi bilkuretako gai zerrendak.