Jira-bira taldeko Santiago Mesak irabazi du Agustin Sagasti memoriala

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 10a, 16:00

Bizkaia Sariko hirugarren proba jokatu dute asteburuan Mungian. Zarauzko Jira-Bira taldeko Santiago Mesak lehen postua lortu du etapan, eta sailkapen orokoerreko irabazlea, Ibon Ruiz gasteiztarra izan da.

Bizkaia Sariko probarik luzeena jokatu zuten atzo 23 urtez azpiko txirrindulariek Mungian, guztira 116 kilometrokoa. Ibilbideko azken 200 metroetan lortu zuen Mesak tropeletik ihes egin eta helmugako marra lehen postuan zeharkatzea. Hala, Mungiako Agustin Sagasti memoriala irabazi du Eulen taldeko txirrindulariak, eta bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Alex Jaime Fernandez eta Francisco Galvan Fernandez, hurrenez hurren. Biak, Lizarte taldekoak.

Bizkaia Sariko sailkapen orokorrean, berriz, Lizarte taldeko Ibon Ruiz izan da txapeldun. Sailkapen horretako Jira-Bira taldeko lehen txirrindularia, berriz, Euken Gallego izan da.