Ekainaren 28tik 30era, San Pedro festak ospatuko dituzte Elkanon

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 11a, 08:30
Artxiboko irudian, tortilla lehiaketako mokadu goxoez gozatzen auzotarrak

Ate joka dira Elkano auzoko San Pedro jaiak. Aurtengoan, larunbata izango da San Pedro eguna, eta ostiraletik igandera arteko egitaraua ondu dute Elkano auzoko bizilagunek.

Besteak beste, parrilada, jolasak, trikitilariak eta idi probak izango dira Zarauzko eta Aiako auzoko festetan.

Hemen dago ikusgai prestatu duten egitarua, osorik:

Ekainak 28, ostirala

  • 17:00. Ume jolasak.
  • Ondoren, askaria gerturatzen diren umeentzat.
  • 20:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta parrilada.
  • Jarraian, helduentzako ume-jolasak.

Ekainak 29, larunbata (San Pedro Eguna)

  • 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzak tortilla bat eramango du meza hasi urretik. Epaimahaiak irabazlea erabaki bigartean, Joxe Felix Zubizarretak erakustaldia eskainiko du motozerrarekin, Izer eta Alabier trikilariek girotuta.
  • Auzoko frontoian afaria. Txartelak salgai egongo dira ekainaren 16an eta 23an, elkartean, 12:00etatik 14:00etara. Haurrek 15 euro ordaindu beharko dute eta helduek 25 euro. Jarraian, Izer eta Alabierren eskutik, erromeria.

Ekainak 30, igandea

  • 11:30. Meza nagusia eta herri kirolak. Auzotarren arteko lehia ere izango da; trontzan eta txinetan, besteak beste.
  • 18:30. Idi probak: Arroako Etxetxo, Hondarribiko Salbardin eta Urnietako Intxaurbururen idiak ariko dira deman.
  • Jarraian, erromeria Ansorregi eta Larrañagaren eskutik.