'X-Men: Fenix oscura' filma emango dute asteburuan Modelon

Simon Kinberg zuzendariaren azken lana izango da ikusgai larunbatetik astelehenera, Modelo aretoan.

Zientzia fikzioaren maitaleei zuzendutako filma da 'X-Men: Fenix oscura, eta ondoko ordutegian izango da ikusgai Modelon:

Ekainak 15, larunbata: 19:30ean eta 22:00etan.
Ekainak 16, igandea: 19:30ean eta 22:00etan.
Ekainak 17, astelehena: 17:00etan eta 20:30ean.