Emilia Valenciak 'Gauza xumeen xarma' erakusketa izango du hizpide Photomuseumen

Emilia Valenciaren argazki bat.

Valenciak "inguruko objektuak" oinarri hartuta osatu du 'Gauza xumeen xarma' argazki erakusketa. Photomuseumen dago ikusgai uztailaren 14era arte, eta bere lanaren nondik norakoak azalduko ditu ostiralean.

Ekaina hasieratik, Photomuseumen ikusgai dago Emilia Valenciaren Gauza xumeen xarma erakusketa. Herritarrek ekainaren 4tik uztailaren 14era bitartean izango dute Photomuseumera bertaratu eta Valenciak "inguruko objektuak" ardatz hartuta osatutako erakusketa ikusteko aukera.

Egilearen arabera, proiektuaren abiapuntuetako bat nire inguruan dauden objektuek osatzen dute, hau da, nire zati direnak edota nire pentsamenduarenak, baita nire oroimenekin antzekotasunak dituzten objektuak topatzen ditudanean ere". Dena den, bere lanaren nondik norakoak azalduko ditu ostiral honetan, Photomuseumen. Aula kulturaren difusiorako programaren barruan antolatu dute Valenciaren hitzaldia, eta 18:00etan hasiko da.

Photomuseumeko kideek adierazi dutenez, artistak "ibilbide zabala du argazkigintza munduan", eta "alderdi artistikoa lantzearekin batera, irakaskuntzan ere lanean dihardu".