Aurrera doaz Lauaxeta eta Aresti kaleetako obrak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 13a, 09:30

Duela aste batzuk hasi zituzten urbanizazioaren kalitatea hobetzeko eta argiteria berritzeko lanak Lauaxeta eta Aresti kaleetan.

Construcciones Otegui Gaztañaga enpresari esleitu zizkion lanak Zarauzko Udalak, eta besteak beste, galtzada eta espaloiak maila berdinean jarriko dituzte. Urbanizazio lanekin batera, argiteria publikoa LED luminariekin berrituko dutela jakinarazi dute; baita sare elektrikoa eta saneamendu-sare osoa ere.

Lanen ondorioz, une honetan, Nafarroa kalea lur azpitik igarotzeko pasabidea itxita dago, eta oinezkoek Etxepare kalearen alboko zebrabidetik igaro beharko dute Nafarroa kalearen beste aldera.