Turkian daude Orokietako ikasleak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 13a, 13:09

Astebete pasatzera joan da Orokieta ikastetxeko ikasle talde bat Dalamanera (Turkia), 'Erasmus+' programaren barruan.

Orokietako ikasle batzuek Dalamaneko (Turkia) familien etxeetan igaroko dute astebete. Erasmus+ hezkuntza programaren barruan antolatu dute bidaia; iaz hasi zuten proiektua, eta horren jarraipena izan da Turkiako egonaldia.

Dalamanen hainbat ekintza, jarduera eta irteera egiteko aukera izango dute ikasleek.

Argazkiak: Orokieta Herri Eskola