Udal eta Foru Hauteskundeak

Bihar goizean egingo dute Zarauzko Udala osatzeko bilkura

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 14a, 15:00

Ezustekorik espero ez den arren, matematikoki oraindik ez dago erabakita alkatetza noren esku egongo den.

Udalbatza berria osatuko dute bihar, eta datozen lau urteetan alkate izango denak aginte makila hartuko du.

Ezusteko handirik espero ez den arren, matematikoki ez dago erabakita alkatetza nork eskuratuko duen. EAJk hamar zinegotzi lortu zituen maiatzaren 26ko udal bozetan, EH Bilduk zortzi, PSE-EEk bi eta Ahal Dugu EquoBerdeakek bat. Botoa eman zuten herritarren gehiengoak EAJri eman zion, beraz, gehiengoak Xabier Txurruka beste lau urtez alkate izatearen alde egin zuen. Espero ez den hitzarmenen bat eginez gero, ordea, posible du EH Bilduk alkatetza lortzea, PSE-EEren eta Ahal Dugu-EquoBerdeen babesarekin.

Bihar izango dute hautetsiek alkatea aukeratzeko bilkura, 09:00etatik aurrera, udaletxeko batzar aretoan.