Zabaldu dute Berdintasun Saileko dirulaguntzen deialdia

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 14a, 16:30

Laguntza ekonomikoak eskatu daitezke berdintasunaren alde egingo duten jarduerak garatu ahal izateko.

Zabaldu du udalak Berdintasun saileko dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia. Laguntza ekonomiko horiek eskatu ahal izango dituzte berdintasunaren alde edota indarkeria matxistari aurre egitearen aldeko proiektuak egiten dituzten pertsonek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek. Deialdia ekainaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Berdintasun Sailak 15.000 euro bideratuko ditu laguntza emateko eta 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako jarduerak lagunduko ditu. Eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte: jarduera guztietan hizkuntza eta irudi ez sexistak erabiltzea, ez egitea elkartearen funtzionamenduan bereizketa sexual, ideologiko edo jatorri etnikoari dagokionik  eta programan genero ikuspegia txertatzea.

Oinarri bereziak, deialdia eta eranskin guztiak Berdintasun Saileko blogean daude eskuragarri.