Bideoa: Ongietorria egin diote Enbatari herrian

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 16a, 09:00

Bandera irabazita itzuli ziren atzo etxera Pasai Donibanetik Enbatako arraunlariak. Zarautzen, ongietorria egin zieten herritarrek, txistulari eta guzti.

Zarauzko kaleetan bandera bizkarrean hartuta ibili ziren atzo arratsaldean Enbatako arraunlariak. Pasai Donibanen KAE 1 ligako lehen garaipena eskuratuta, irribarre zabalarekin itzuli ziren etxera.

Txistulariekin kaleetan zehar ibili ondoren, udaletxera igo ziren eta banan-banan, traineruko arraunlari guztiek astindu zuten bandera, herritarren txalo zaparradapean. Xabier Txurruka alkateak ere gogoz txalotuz jaso zituen, udaletxeko balkoian.

Erlazionatuak