Getariara joan zen Zelai-Ondoko mus txapelketako lehen saria. Jon Galarraga Sopasek eta Iraitz Legorburuk irabazi zuten finala. Hala, izena emandako bikoteek guztira ordaindu zutenaren erdia eskuratu zuten getariarrek. Bigarren geratu zen bikotea Oñatitik etorritakoa izan zen, eta hirugarren ere Getariako bikote batek egin zuen. Lehenengo zarauztarrak, Josu Orbegozo eta Unai Elortza izan ziren; laugarren postua izan zen hauentzat.
Bazen herriko lehen bikotearentzat sari berezi bat atzokoan. Orbegozok eta Elortzak Zarauzko Ikurriña mus txapelketan parte hartzeko gonbidapena eskuratu zuten, ardo eta txakolin botila bana irabazteaz gain.