Adegi bandera ere irabazi du Enbatak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 16a, 14:13

Borobildu egin du denboraldiaren hasiera Enbatak. Asteburu berean bi bandera ekarri dituzte etxera.

Adegi bandera irabazi dute gaurkoan Zarauzko arraunlariek. Indarrez hasi zuten KAE 1 ligako denboraldia atzo lehen estropada irabazita, eta gaur, maila berari eustea lortu dute. 20:55'70eko denbora egin dute, eta San Juango ontzia izan da bigarrena helmugaratzen, hiru segundo beranduago.