Podiumean sartzea lortu dute Eulenekoek Euskadiko txirrindularitza txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 17a, 10:58
(Euskadiko Txirrindularitza Federazioa)

Hirugarren eta laugarren postuak eskuratu zituzten Eulen taldeko Joseba Lopezek eta Eulen Gallegok. Bestalde, erorialdia izan zuen Andoni Azkaratek.

Atzo, igandea, jokatu zuten Euskadiko txirrindularitza txapelketa, Markinan (Bizkaia). 38 txirrindularik hartu zuten parte 23 urtez azpikoen lehiaketan, eta guztira 115 kilometroko ibilbidea egin zuten.

Goierriko TB-Laboral Kutxa eta Eulen taldekoak izan ziren nagusi atzokoan. Goierri TB-Laboral Kutxakoek lehen eta bigarren postuak lortu zituzten; Iker Ballarin (2:59:04) izan zen txapelduna, eta Unai Iribarrek (2:13 minutura) bigarren egin zuen.

Eulen taldekoek ere lortu zuten podiumean sartzea; Joseba Lopezek hirugarren postua eskuratu zuen (2:13 minutura), eta Euken Gallegok (2:16 minutura), laugarrena.

Dena den, jardunaldi gazi-gozoa izan zen Zarauzko taldekoentzat. Euleneko Andoni Azkarate arrasatearrak erorialdia izan zuen lasterketan; errepideko baranda kolpatu zuen lepoarekin. Osasun azterketak egin ditu dagoeneko, eta dirudienez, ez du ondorio larririk izango.