Bideoa: Sanpelaioetako 'oilasko biltzea'

Kepa Izeta 2019ko eka. 19a, 14:00

San Pelaio jaietan, herritarrek urtero egiten dute 'oilasko biltzea' dantza. Iñurritza Jai Batzordeko Kepa Izetak azken urteetako hainbat irudi bildu ditu, eta ikus-entzunezko hau sortu du.

Aurten, ekainaren 27an egingo dute oilasko biltzea, 06:00etan Iñurritza elkartearen atarian hasita. 13:00etan amaitzea aurreikusi ditu antolatzaileek. Bestalde, ekainaren 28an gibel-jana egingo dute oilasko biltzean parte hartu dutenek, Iñurritza Jai Batzordeko kideen eskutik.