Hedy Lamarr aktorearen ingurukoa izango da aste honetako saioa Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 19a, 17:30

Aste honetako Aula programaren saioan aktore, ingeniari eta asmatzaile austriarra izango dute hizpide.

Bere ikerketa teknologikoek errekonozimendua berandu jaso badute ere, egungo hainbat gailutan erabiltzen den teknologiaren aitzindarietako bat izan zen Lamarr. 1998an, Austriako Asmatzaileen eta Patenteen Elkarteak Viktor Kaplan domina eman zion.

Saioa, ohi bezala, 18:30ean hasiko da eta doako sarrera izango du.