Astin jasotako irudian hainbat pertsona ikus daitezke ilara zuzenean jarrita, lurreko muga batzen atzean, geldi. Mugaren beste aldean, pertsona bat dago beraiei begira. Martin de Lucas garatzen ari den proiektuak Burocracias izena du, eta giza-eskubideak ditu ardatz bere lanean. Obra hauetan, konkretuki, libre mugitzeko eskubidea lantzen du.