San Pelaio festak 2019

Bihar banatuko dituzte sanpelaioetarako baltsak egiteko poltsak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 20a, 12:30

Ekainaren 26an egingo dute baltsa txapelketa. Bihar banatuko dituzte baltsak egiteko poltsak, eta puzteko aukera ere izango da.

Gainean ditugu San Pelaio jaiak, eta Iñurritza Jai Batzordeak zein Danda Gazte Asanbladak egitarauak argitaratu dituzte dagoeneko. Txosnaguneko egitarauaren barruan, urtero bezala, baltsa txapelketa egingo dute. Ekainaren 26an, asteazkena, izango da; 11:00etan jarri dute hitzordua Munoa plazan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bihar banatuko dituzte baltsak egiteko poltsak, 17:00etan Putzuzulo gaztetxean. Puzteko aukera ere izango da. Bestalde, azaldu dute 5 euroko fiantzaren truke eskuratu ahalko direla poltsak, baina txapelketaren ostean egoera onean itzuliz gero, dirua ere itzuliko zaie parte hartzaileei.