Gaurtik aurrera indarrean sartuko da Zarauzko Hiribusaren udako ordutegia

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 21a, 09:58

Besteak beste, 3. lineak eta linea mistoak Talaimendirako zerbitzua eskainiko dute udan.

Gaurtik aurrera Zarauzko Hiribusaren ordutegia aldatu egingo da eta udako ordutegia sartuko da indarrean. Aldaketa nabarmenenak 3. linean eta asteburuetako linea mistoan izango dira. Alde batetik, 3. linean 2018ko udako ordutegi bera izango da eta, astean zehar, Talaimendirainoko zerbitzua emango du linea horrek. Bestalde, larunbat, igande eta jai egunetan zerbitzua eskaintzen duen linea mistoak ere, udan, Talaimendira zerbitzua eskainiko du.

Era berean, Mugikortasun Sailetik jakinarazi dute urte hasieratik zerbitzuak ordutegianizandako aldaketen ondoren, bidaiari kopurua %17,93an igo dela. Ordutegiei buruzko informazio guztia www.zarauzkohiripusa.org orrialdean dago eskuragarri.