Zarauztarrak eta zizurkildarrak nor baino nor Gipuzkoako Txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 22a, 13:36

Halterofilian senior eta master txapelketak jokatu dituzte gaur goizean Aritzbatalde kiroldegian. Zarautz KE eta Danok Danena elkarteetako kirolariak lehiatu dira, eta puntuazio altuena Igor Sasiainek lortu du (Danok Danena).

Halterofiliako Gipuzkoako Senior eta Master Txapelketak jokatu dituzte gaur goizean Zarautzen bertan, Aritzbatalde kiroldegian. Zazpi kategoriatan, bederatzi kirolari aritu dira senior mailan. Master mailan, berriz, bi kategoriatan hiru kirolari.

Bi elkartetakoak izan dira parte hartzaile guztiak: Zarautz KEkoak zazpi, eta Zizurkilgo Danok Danena elkartekoak, bost. Azken elkarte horretako Igor Sasiain nagusitu da, 238 puntu lortuta. Seniorretan aritu da hori.

Masterretan, hiru lehiatu dira, eta puntu gehien, 220, Aitor Tecedorrek eskuratu ditu. Hori ere Zizurkilgo taldekoa da.

Emaitzak

Seniorrak:

  • Danel Lopez (Zarautz KE). 67 kiloko kategorian. 168 puntu.
  • Igor Sasiain (Danok Danena). 73 kiloko kategorian. 238 puntu.
  • Jaizki Mendizabal (Zarautz KE). 81 kiloko kategorian. 200 puntu.
  • Jon Rodriguez (Danok Danena). 81 kiloko kategorian. 195 puntu.
  • Borja Bravo (Zarautz KE). 89 kiloko kategorian. 192 puntu.
  • Mikel Quintana (Danok Danena). 96 kiloko kategorian. 220 puntu.
  • Kepa Azpiroz (Zarautz KE). 96 kiloko kategorian. 154 puntu.
  • Jorge Rivero (Zarautz KE). 102 kiloko kategorian. 140 puntu.
  • Aitor Tecedor (Danok Danena). 109 kiloko kategorian. 220 puntu.

Masterrak:

  • Borja Bravo (Zarautz KE). M35 kategorian. 192 puntu.
  • Jaizki Mendizabal (Zarautz KE). M40 kategorian. 200 puntu.
  • Aitor Tecedor (Danok Danena). M40 kategorian. 220 puntu.