San Pelaio festak 2019

Iñurritzan hasi dira motorrak berotzen sanpelaioetarako

Goizean hasi dira sanpelaioak Iñurritza auzokoentzat. Frontoian auzoen arteko pala txapelketa egon da aurrena, eta ondoren urteroko azoka ireki dute zenbait artisau eta ekoizlek. Jan-edanik ez da falta izan, eta haurrek ipuin kontalariarekin ederki pasa dute. Arratsaldean Jalgi dantza taldearen aurkezpena egongo da, eta gero triki-poteoa eta kantu afaria.

Pala txapelketa interesgarria antolatu dute festei hasiera emateko. Herriko lau auzo ordezkatzeko, neska-mutilez osatutako bikoteak. Azken Portu, Urteta, Hiruerreketa eta Iñurritzaren izenean aritu dira pilotan Iñurritzako frontoian, eta Urtetako bikotea nagusitu da.

Amaieran, txapelketa adi-adi jarraitu duten lau bertsolarik –bakoitza auzo bat ordezkatzeko lanetan– bertso bana bota die. Honakoak aritu dira bertsotan: Markel Eizagirre (Azken Portu), Aitor Urbieta (Hiruerreketa), Oier Aizpurua (Iñurritza) eta Aner Peritz (Urteta).

Ondoren, urtero bezala, bertako ekoizleen eta artisauen azoka zabaldu dute, eta eguerdi aldera jende dezente bertaratu da, batez ere jan-edanaz gozatzera.

Umeek, bien bitartean, marrazkiak egin dituzte aurrena, gero ipuin kontalari baten eskutik San Joan gaura gerturatu dira, eta azkenik, eskuan marraztuta zuten zenbakiaren arabera, jostailutxo bana  eskuratu dute.

Iñurritzako Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu du aurtengorako ere. Hona hemen, egunez egun:

Ekainak 22, larunbata. Sanpelaioak martxan

  • 10:30. Auzo arteko pala txapelketa, bertsolariekin lagunduta. Azken Portu, Urteta, Hiruerreketa eta Iñurritzak hartuko dute parte.
  • 11:00. Azokaren hasiera, Iñurritzako zelaian. Bertako produktuak izango dira: barazkiak, eztia, ogia, gozokiak, gazta, haragia loreak eta abar.
  • 11:30. Haurrei zuzendutako Mendi marrazketa-txokoa, frontoian.
  • 12:15. Ipuin kontalaria, frontoian.
  • 12:30. Txakolin dastaketa.
  • 17:30. Jalgi dantza taldearen aurkezpena.
  • 19:00. Triki-poteoa Iñurritzako tabernetan, Iñurritza elkartearen atarian hasita.
  • 22:00. Kantu-afaria.

Ekainak 25, asteartea. San Pelaio bezpera

  • 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa. Sorpresak izango dira.

Ekainak 26, asteazkena. San Pelaio eguna

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:00. Meza Nagusia San Pelaio ermitan.
  • 12:30. Aurreskua, Iñurritzako gazteen eskutik, Iñurritzako zelaian.
  • Arratsaldean, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 18:30-21:00. Ardoa eta gazta doan, Iñurritza Jai Batzordearen egoitzan.
  • 22:30. Erromeria, Izer eta Alabierren eskutik.

Ekainak 27, osteguna. San Pelaio bigarrena

  • 05:30. Baratxuri zopa, Iñurritza elkartean, Iñurritza Jai Batzordearen eskutik.
  • 06:00. Oilasko biltzearen hasiera, Iñurritza elkartearen parean.
  • 13:00. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.
  • Arratsaldean, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 18:30-21:00. Ardoa eta gazta doan, Iñurritza Jai Batzordearen egoitzan.
  • 22:30. Bertso jaialdia, Iñurritzako zelaian. Unai Iturriaga, Alaia Martin, Felix Zubia, Amets Arzallus eta Agin Laburu bertsolariek abestuko dute, eta Jon Zaldua izango da gai-jartzailea.
  • Jarraian, erromeria JundaJo taldearen eskutik.

Ekainak 28, ostirala

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:00. Meza, Iñurritzako elizan.
  • Jarraian, hamaiketakoa jubilatuentzako, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean.
  • 11:30. Haurrentzako jolasak, Iñurritzako zelaian.
  • 14:00. Gibel-jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
  • 19:00. Giza proba, Iñurritza vs Mendaroko Tope Natxiok.
  • 22:30. Kontzertuak, Iñurritzako plazan: Blue Beans, Frikun, Fan&Go.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa.