Zelai-Ondoko festak suaren inguruan amaitu dituzte

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 24a, 10:29

San Joan egunaren bezperako usadioari eutsiz, suaren bueltan elkartu ziren hainbat zarauztar atzokoan.

22:00ak inguruan piztu zuten eta dantzak eta kantuak izan ziren haren bueltan. Herritar ugarik inguratu zuten urteko gaurik laburrena argitu zuen sua.