Emakumezkoen paleta txapelketa herrikoia egingo dute Frontoi Txikin

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 24a, 14:21

Uztailaren 9an hasiko dira partidak, eta finala, hilaren 18an jokatuko dute.

Uztaileko bigarren hamabostaldian 10. aldiz ospatuko dute emakumezkoen paleta txapelketa herrikoia. Uztailaren 9an hasiko dira partidak, eta izen-emate epea uztailaren 5ean amaituko da.

Teniseko pilotarekin jokatuko dituzte partidak, 30 tantora. Gehienez 12 bikotek hartuko dute parte, eta partidak uztailaren 9, 11, 16 eta 18an izango dira. Harremanetarako, 943-83 14 63 edo 670-89 03 05 (Maite) telefono zenbakietara deitu daiteke.