Plazaratu dute Kalerki jaialdiaren egitaraua

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 24a, 16:14
Xabier Txurruka alkateak eta Olatz Azkue kultura teknikariak aurkeztu dute egitaraua. (Amaia Urbieta Arruti)

Aurtengoan uztailaren 4tik 7ra bitartean izango da Kalerki Antzerki Jaialdia. Ohi bezala, ikuskizun guztiak doan izango dira.

Ikusgai dago dagoeneko Kalerki jaialdiaren egitaraua. Antzerkiaz gain, musika, akrobaziak, dantza eta umorea uztartzen ditu kaleko jaialdiak, eta aurten, 26. aldiz antolatu dute herrian. Uztailaren 4an hasi eta 7an amaituko da (ostegunetik igandera), eta jakinarazi dutenez, ikuskizun guztiak adin guztientzako modukoak eta doakoak izango dira. Etorriko dien antzerki konpainien erdiak euskaldunak izango dira, eta kanpokoak direnen arteko talde bat jatorri keniarrekoa izango da.

Sarrera doakoa izango da antzerki guztietan, baina batzuetan edukiera mugatua izango da. Hain zuzen, Calor, Vida eta Benditas lanetan. Kasu horietan, egunean bertan sarrerak Modelon izango dira eskuragarri, 17:00etan.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Uztailak 4, osteguna:

  • 19:00. Hortzmuga Teatroren Jule, Frontoi Txikin.
  • 20:00. Dantzazen Basoa Munoan.
  • 21:30 eta 23:00. Jean Philippe Kikolasen Calor, Torre Luzean.
  • 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelan.

Uztailak 5, ostirala:

  • 19:30. Ereintza Dantza Taldearen Gu Agustina, Frontoi Txikin.
  • 20:00. Manez eta Kobreak, kalez kale.
  • 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelan.
  • 22:30. The Black Blues Brothers, Munoa plazan.
  • 23:30. De Vacasen Tour Vacanal 2019, Frontoi Txikin.

Uztailak 6, larunbata:

  • 18:30. Los Moñekosen We-ding! Munoa plazan.
  • 19:00. Malas Konpañias zirko taldearen Prozak Frontoi Txikin.
  • 20:00. Cie Dé-Chaînée-ren Tout ira bien, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 18:30, 19:30 eta 20:30. El mono habitadoren Benditas, Larrosategi parkean.
  • 23:00. Iron Skull konpainiaren No sin mis huesos, Munoa plazan.

Uztailak 7, igandea:

  • 18:30. Kalez kale, enzierroa zezen puzgarriekin.