Festak hartuko du gaur herria

Amaia Urbieta Arruti 2019ko eka. 25a, 09:00

Indartsu hasiko dute uda zarauztarrek, San Pelaio festekin. Gaur eguerdian hasita ostiralera bitartean, ez da festarako aitzakiarik faltako Zarauzko gune ezberdinetan.

Gaur hasiko dira San Pelaio festak Zarautzen. Lau egunez, jai giroak hartuko ditu herriko kaleak, eta ez da festarako aitzakiarik faltako. Egitarau desberdinak osatu dituzte festak borobiltzeko, hala, Alde Zaharrean, Iñurritza auzoan eta Munoa plazan ekintzetan parte hartzeko aukera izango da, besteak beste.

Gaur, San Pelaio egunaren bezpera izanik, 12:00etan etxeko txikienak izango dira protagonista, eta beraiek emango diete hasiera festei, udaletxetik txupinazoa botata. Ohi bezala, arratsaldeko danborradan zuzendari izango direnak aterako dira udaletxeko balkoira, beren txaleko eta txapel gorri, hori, berde eta urdinekin. Ondoren, buruhandi eta erraldoien laguntzaz kalejiran aterako dira.
Danda Gazte Asanbladako kideek, berriz, festak tripa ondo beteta egiteko asmoa dute, izan ere, hiru eguneko egitaraua prestatu, eta hiruretan bazkari herrikoiak antolatu dituzte. Denetan arrakastatsuena San Pelaio egunekoa (biharkoa) izan ohi da. Hala, bihar herriko kuadrillek sukaldean dituzten dohaiak erakusteko beta izango dute,  Arroza gauzakin txapelketan, baltsetan portutik Munoarainoko lasterketan atera ondoren.

Iñurritzan ere festa

Iñurritzako Jai Batzordea ere ohitura zaharrei eustekotan da aurtengoan. Besteak beste, San Pelaio eguneko aurreskua, baratxuri zopa jana eta oilasko biltzea egingo dituzte. Aurten, gainera, festetan are gehiago murgildu dira jai batzordeko kideak, eta hiru festa egun igaro ondoren, giza proban ariko dira Iñurritzako zelaian. Orain arte kanpotik etorritako taldeek eskaintzen zuten erakustaldia, baina aurten, bertako gazteek Mendaroko Tope Natxiok taldearen aurrean neurtuko dituzte indarrak, ostiral arratsaldean, Iñurritzako zelaian.

Hemen dago ikusgai Sanpelaioetako egitarau bateratua:

Gaur, asteartea

12:00. Poteo girotua, Iñurritzan.
12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiak hasteko. Udaletxeko balkoian alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren, kalejira buruhandi eta erraldoiekin.
13:00. Herri bazkaria, Iñurritzan. Ondoren, malekoitik jolas-jira musikatua.
18:30. Haurren XLI. Agerraldia. Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta.
20:00. Danborradako talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute Lege Zaharren enparantzan.
20:30. Txosnen irekiera ekitaldia.
23:00. Danborrada herriko elkarte gastronomikoek antolatuta.
23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Miguel Taboadari.
00:00. ZKEren ereserkia abestu eta bandera igoko dute. Txupinazoa eta Pelaioren ereserkia, Zarauzko Musika Bandak jota. Ondoren, DJ Davila.
00:00. Iñurritzan bandera igo eta txupinazoa botako dute, beste sorpresa batzuekin batera.
00:15. Dantzaldia, Oxabi taldearekin Musika Plazan. Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da.
00:30. Kontzertuak, txosnagunean. Taldeak: Nize, Optika, DJ Anwolt eta Xiarroman.
00:00-03:00. Drogen informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket! elkarteak antolatuta, Munoan.

Bihar, asteazkena

07:00. Hondartza garbiketa txosnagune inguruan.
09:00. Goiz eresia txistulariekin, trikitilari eta dultzaineroekin.
11:00. Balsa txapelketa, portutik Munoa plazaren azpira.
11:00. Meza Nagusia, San Pelaio ermitan.
11:30. Zarauzko Danborrada, herriko kaleetan zehar.
11:30. Haurrentzako tailerrak, Frontoi Txikin.
12:30. Aurreskua, Iñurritzako gazteen eskutik, Iñurritzako zelaian. Arratsaldean, erromeria leku berean.
13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, Merkatu plazan.
15:00. Arroza Gauzakin, txosnagunean.
17:30. Iñurritzatik irtenda kalejira, Sugarri txaranga, Zarautz’trik trikitilari taldea, dultzaineroak, buruhandi eta erraldoiekin.
18:00. Erromeria, Gauargirekin eta parrilada Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, Iñurritzan.
18:30. Zo-Zongo, txosnagunetik.
18:30-21:00. Ardoa eta gazta doan, Iñurritza Jai Batzordearen egoitzan.
20:00. Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroekin, Iñurritzan.
20:30. Musika Plazara itzulera kalejiran.
22:00. Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, Udaberri egoitzaren parean.
22:00. Kontzertuak txosnagunean: Hägëndäs, Willis Drummond eta Gora Etorri.
22:30. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin, Iñurritzan.
22:30. Kresala taldearen kontzertua, Musika Plazan.
23:00-02:30. Alkoholemia proben karpa, Prebentzio Zerbitzuak eta Sasoia elkarteak jarrita, malekoian.

Ekainak 27, osteguna

05:30. Baratxuri zopa, Iñurritza elkartean, Iñurritza Jai Batzordearen eskutik.
06:00. Oilasko biltzearen hasiera, Iñurritza elkartearen parean.
11:30-13:30. Haur parkea Kulkirekin, Frontoi Txikin.
12:00. Txosnagunean zartai jokuak.
13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian. Arratsaldean, erromeria leku berean.
14:30. Preso eta iheslarien aldeko herri bazkaria. Ondoren, txosnagunetik, bazkaloste girotua.
17:30. Iñurritzara kalejira, txaranga, buruhandi eta erraldoiekin.
18:00. Haur parkea Iñurritzan, eta frontoian, apar festa. Aldi berean, nerabeentzako gunea Ikastolako jolastokian, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
18:30-21:00. Ardoa eta gazta doan, Iñurritza Jai Batzordearen egoitzan.
19:00. Haurrentzako erromeria DJ Porrurekin eta parrilada, Iñurritzan.
20:30. Musika Plazara itzulera, kalejiran.
22:00. Disko festa DJ Txurru eta Josu Rodriguezekin, Musika Plazan.
22:00. Kontzertuak txosnagunean: Diabolo Kiwi eta Garilak 26.
22:30. Bertso saioa Iñurritzako zelaian. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Alaia Martin, Felix Zubia, Amets Arzallus eta Agin Laburu. Gaiak jartzen Jon Zaldua ariko da. Gero, erromeria JundaJo taldearen eskutik.

Ekainak 28, ostirala

09:00. Goiz eresia txistulariekin
11:00. Meza, Iñurritzako elizan. Jarraian, hamaiketakoa jubilatuentzako, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean.
11:30. Haurrentzako jolasak, Iñurritzako zelaian.
14:00. Gibel-jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
19:00. Giza proba, Iñurritza  Mendaroko Tope Natxiok taldearen aurka.
22:30. Kontzertuak, Iñurritzako plazan: Blue Beans, Frikun, Fan&Go.
00:00. Bandera jaistea eta festen amaierako txupinazoa.