San Pelaio festak 2019

Zarauzko Danborradaren hotsekin hasi da San Pelaio eguna

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 26a, 12:30

Iritsi da San Pelaio eguna. Goizean goiz hasita, Alde Zaharreko kaleetan barrena aritu dira Zarauzko Danborradako kideak.

13:00etan Zarauzko Musika Bandaren kontzertua izango da Merkatu plazan, eta 15:00etan, Arroza Gauzakin bazkaria egingo dute Munoan. Arratsaldean ere jarraituko du egitarauak.